eues

Albistea

Ura aurrezteko gailuak jarriko dira Gasteizko Gizarte Etxeetan

Ekimen hau AMVISAk sustatu duen Ura Aurrezteko Hiriko Plan Integralaren baitan sarturik dago. Gizarte Etxeetan hiru gailu mota jarri dira txorrotetan, dutxetan eta komunetako tangetan, hurrenez hurren, ur kontsumoa murrizteko. Aldi berean kanpaina bat jarri da abian ura aurrezteko sistemak beharrezkoak direla eta era egokian erabili behar direla erakusteko jendeari.

Kanpainak, alde batetik, erakusleiho gisa funtzionatu nahi du jendeak sistema hauek ezagutu ditzan eta etxean bertan ere jar daitezkeela ikus dezan, eta bestetik, Udalak erakunde gisa ur aurrezpenaren alorrean duen konpromisoa agerian jarri nahi du, bere instalazioetan bertan etsenplua emanez.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala