UnicitiES 2030 proiektuak sendotzen jarraitzen du Gasteizen, Udalaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza gune egonkor gisa

Vitoria-Gasteizek duela gutxi hasi du unicitiES 2030en bigarren edizioa, non sei ikaslek udal erronka estrategikoei lotutako titulazio amaierako lanak egingo dituzten. Ikasle horietako hiru CEAren tutoretzapean daude.
Ekimen honek ezagutza aplikatuan oinarritutako hiri trantsizio jasangarria bultzatu nahi du. Lanean zehar ikasleek aurre egin beharko dituzten erronkak honako hauek dira: ekintza klimatikoa, hiri birnaturalizazioa, ingurumen osasuna, ekosistemen leheneratzea eta mugikortasun jasangarria. Proiektuak denetarikoak dira: badago ekipamendu publikoen karbono aztarnaren azterketa egingo duena, edo azpiegitura berdeen eta naturan oinarritutako konponbideen inpaktu soziala ebaluatuko duena.
REDS SDSN Spain erakundeak bultzatuta, unicitiES 2030 ekimenak Gasteiz "hiri-laborategi" gisa sendotzen du, ezagutza akademikoa udal praktikan txertatzen den eremutzat hartuz. Ekimenak ikasleen, ikertzaileen eta udal teknikarien arteko elkarlana sustatzen du, jardunbide egokiak identifikatzea, prototipoekin esperimentatzea eta erabaki publikoak hartzeko ebidentziak sortzea ahalbidetzen duten sinergiak sortuz. Ikuspegi hori bat dator Garapen Iraunkorreko Helburuekin, eta hiriaren trantsizioa bizkortzen laguntzen du, eredu jasangarriago, inklusiboago eta erresilienteago baterantz, ezagutza eta berrikuntza aldaketaren funtsezko eragile gisa kokatuz.