eues

Albistea

Udalsarea21en 'Euskadiko 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria' Gasteizek lortu du

Sarien banaketa

Gasteizko Udalak Udalsarea 21 euskal udalerrien sareak sustatzen duen “Euskadiko 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria” jaso du, “jasangarritasunaren inguruko ikuspegi estrategikoa duen administrazio publiko bat izateagatik, bere politikak zeharkakotasunez eta modu koordinatuan gauzatzeko duen ahalmen handiagatik, eta herritarrak politika horien ezinbesteko alderdi gisa inplikatzeagatik“.

Gasteizek bere jasangarritasun-politiken kalitatea TAK21 neurketa-sistemaren bitartez ebaluatu ondoren lortu du aitortza; sistema hori Udalsarea21ek bultzatzen du, Euskadiko udalerrietako bizi-kalitatea hobetzeko xedez. Ebaluazio-prozesu hori 41 udalerri eta toki-erakundetan gauzatu da, guztira, eta Arabako hiriburua izan da puntuaziorik onena lortu duena metodologia horrek aztertzen dituen 5 faktoreetan: estrategia, operatibotasuna, zeharkakotasuna, parte-hartzea eta jasangarritasuna.

Gasteizko udalerriak aitortza bikoitza lortu du, zeren aipamen berezia ere lortu baitu jasangarritasunaren ardatzean, udalerriaren kalitatea ingurumen, gizarte eta ekonomiaren alorretan hobetzeagatik, “klima-aldaketa, elikadura-segurtasun, hondamendien arrisku eta gisa bereko ingurumen-erronkei ematen dien erantzunagatik, hiria “berdeagotuz” eta ekosistemetan eta horiek eskaintzen dituzten zerbitzuetan oinarritzen diren irtenbide naturalak aplikatuz”. Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak jaso du sari hori.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala