Udalsarea 21en Vitoria-Gasteizko bileraren balantzea
Lantalde hau sarearen partaide diren udalerrietako hainbat teknikarik osatzen dute, eta aldizka biltzen da informazioa trukatzeko, ekintza planak diseinatzeko eta Tokiko Agenda 21ak dinamizatzeko.
Vitoria-Gasteiz Udalsarea 21en kide aktiboa da 2002an 16 udalerrik sarea osatu zutenetik. Gaur egun 198 udalerri dira kide, bai eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila (Garraio Zuzendaritzak ordezkatua), Uraren Euskal Agentzia (URA), Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila eta Ihobe Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoa.
Vitoria-Gasteizen egindako bileran sarearentzat interesgarriak diren hainbat gai aztertu ziren, esaterako Natura 2000 Sarearen eta KBEn garapenean udalerriek duten zeregina, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bioaniztasunaren alorrean dituen lehentasunak aurkeztu ziren, horien artean nabarmenena Geodibertsitate Estrategia izanik.
