Udalsarea 21eko Batzorde Teknikoaren 6. Bilera CEAn ospatu zen
Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea da. Sarea Eusko Jaurlaritzak, EUDELek eta Foru Aldundiek sustatu dute, eta bere helburua Tokiko 21 Agenda duten euskal Udalei jasangarritasuna maila lokalean bultza dezaten zerbitzuak ematea da. Vitoria-Gasteiz sareko kide aktiboa da.
Azken bilera hau ekainaren 26an ospatu zen. Batzorde Teknikoa aldizka biltzen da sarearekin eta 21 Agendako prozesuekin zerikusia duen edozein gai aztertzeko, hala nola prestakuntza, informazioa, metodologiak, etab. Bilera honetan jasangarritasunerako Ekintza Planen segimendu tresnen inguruan eta EAEko Tokiko Jasangarritasunerako adierazlez egin berri den proposamen zehatzaren inguruan eztabaidatu zen. Aukera hau aprobetxatu zen Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdearen proiektua aurkezteko eta bertako zenbait parke bisitatzeko.
Udalsare 21i buruzko informazio gehiago:
http://www.ingurumena.net/Euskara/Sostlocal/Us21/udalsarea21.htm