Albistea
Udalsarea 21ek laguntza ekonomikoa emango du Vitoria-Gasteizko 21 Agendako Ingurumen Ekintzako Planeko hainbat ekimen garatzeko
Laguntza honen oinarria IHOBE S.A. Ingurumen Kudeaketarako Elkarte Publikoarekin Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen markoan (Udalsarea 21) sinatutako lankidetza hitzarmena da. Finantziazioa ondoko jarduerak garatzeko izango da:
- nekazaritza garapen jasangarrirako estrategia baten diseinua nezakari lurretan, gune hauetako balio ekologikoetan erabilera ez jasangarrien aurkako alternatibak bilatzeko (60.101 €)
- korridore eta ibilbide ekologikoak egokitzeko plana (120.202 €).
Bi ekimen hauek Vitoria-Gasteizko 21 Agendaren Ingurumen Ekintzako Planeko Natura eta Bioaniztasuna Arloan sartzen dira.