eues

Albistea

Udalerriko Herritar Zientziaren Sarearen 2014. urteko emaitzak

Sarea CEAk sustatu du Atariaren gidaritzapean, eta orain arte hiru Kontserbazio Programa (hiri hegaztiena, odonatuena eta orkideena) eta hiru Segimendu Programa (enara azpizuriarena, mika arruntarena eta espezie inbaditzaileena) garatu ditu Udalaren Ingurumen eta Espazio Publikoaren Saileko Eraztun Berdearen eta Bioaniztasunaren Unitatearekin elkarlanean. Programen ildo nagusia da herritarrei "metodo zientifiko" egoki baina sinplea eskaintzea natur ingurunean laginak hartu ahal izan dezaten.

Kontserbazio Programetan 40 lagunek hartu zuten parte, eta horietatik % 71 gurekin aritu ziren urte osoan. Alegia, izena emandakoen bi herenak modu aktiboan lagundu zuen.

Kontserbazio Programetan erdietsitako emaitzek erakusten dutenez, udalerriak taxoien aberastasun handia dauka. Hiriko Hegaztien Programan 55 entzute saio egin ziren, eta behatu ahal ziren 35 espezieetatik 28 entzun ziren. Honako toki hauetan hartu ziren laginak: Arriaga, Salburua, Erdialdea, Zabalgana, Lakua eta Olarizu. Lehen hiruretan aurkitu zen aberastasunik handiena (altua edo oso altua), 11 espezie antzeman baitziren bakoitzean.

Odonatuen Kontserbazio Programan Araba osoan erregistratuta dauden 51 espezieen % 57 antzeman ziren, eta udalerrian dauden 37 taxoien % 78,4. Espainiako Ornogabeen Liburu Gorrian sartutako hiru espezie ikusi ziren (Coenagrion scitulum, Aeshna affinis eta Sympetrum meridionale). Aztertutako hezeguneen aberastasun eta originaltasun balio altuen barruan nabarmentzekoa da Olarizuko lorategi botanikoko urmaela, Espainian ZAURKOR modura katalogatuta dagoen Coenagrion scitulum aurkitu baita.

Orkideen Kontserbazio Programari dagokionez, 2012. urtera arte 17 espezie identifikatu ziren. 2013 eta 2014 urteetan egindako segimenduei esker, 41 taxoi identifikatu ziren guztira, alegia, udalerrian existitzen diren espezieen % 77. Nabarmentzekoa da 9 kokalekutan babestuta dagoen Himanthoglossum hircinum aurkitu zela, eta desagertutzat ematen zen Listera ovata berraurkitu dela kokaleku batean.

Odonatoa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala