Udaleko Ingurumen Sailak Airearen Kalitatea Kudeatzeko Plana onetsi du
Vitoria-Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteizko Airearen Kalitatea Kudeatzeko Plana onetsi berri du. Plan honek hiritarren osasuna du ardatz, eta hiriak duen bizitza kalitatea aipagarria bada ere, energia kontsumo, garraio, industria-ekoizpen eta informaioaren alorreko ekimenen bidez, kalitate hori hobetzea du helburu; horrela airearen kutsadurak sorturiko arriskuetatik hiritarra babestea lortu ahal izateko.
Horrez gain, Plan hau ekimen nagusietakoa dugu garapen iraunkorrean aurrera egiteko hiriaren estrategia orokorrak biltzen dituen 21 Agendaren baitan. Gainera, CO2-ren eta negutegi efektua duten bestelako gasen jaurtiketa murrizteari buruz nazioarte mailan ezarritako helburuak betetzeko xedea ere badu.
Planaren oroitidatzi osoa sarearen bidez dago eskuragarri ondoko web helbidean: