eues

Albistea

Udalak zozketa egingo du Urarteko udal baratze ekologikoetan (Abetxuku) libre dauden lursailak aldi baterako erabiltzeko

Tomateak Urarteko baratzeetan

Tokiko Gobernu Batzarrak urriaren 10ean onetsi zuen Urarteko (Abetxuku) aisialdiko hiri-baratzeetan 2022ko urtarrilean libre dauden lursailak baliatzeko baimena emateko deialdi publikoa.

Urarteko baratzeak baratzezaintza ekologikoa garatzeko ekipamendua dira, eta Eraztun Berdeko Zadorrako parkean daude, Abetxukun.

Espazio honek 60.000 m2 hartzen ditu, eta honela banatzen da: 75 m2-ko banakako lursail, baratzezaintza ekologikoa irakasteko 600 m2-ko baratze kolektibo bat, talde edo kolektiboei zuzendutako 600 m2-ko beste gune bat (lursailetan banatua), dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako 4 laborantza-mahai, ureztatzeko uraskak espazioan zehar sakabanatuta, eta mahai eta aulkiz hornitutako atsedenlekuak. Horiez gain, zerbitzuetarako bi eraikin ditu, non produktu eta lanabesen biltegia, armairuak eta aldagelak, ikasgela-lantegia eta informazio bulegoa kokatzen baitira.

Ekipamenduaren xedea hiriko pertsonei zein irabazi asmorik gabeko kolektibo eta elkarteei hiri-baratzezaintza ekologikoa praktikatu ahal izateko leku bat eskaintzea da. Baratzeetan hezkuntza-jarduera eta -programak garatzen dira, pertsona eta kolektibo sorta zabal bati zuzenduak.

Gaur egun, taldeentzako lursailetan talde hauek ari dira proiektuak garatzen: Abetxukuko Uribe-Nogales auzokideen elkartea, Xilema Fundazioa, Abegia, BioAlai, Abetxukuko Ekimen Etxea elkartea, Egibideko zereginen ikaskuntzarako gela, CEAR eta Down Araba Isabel Orbe elkartea.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala