eues

Albistea

Udalak Tokiko Agenda 21aren 2009ko adierazleak aurkeztu ditu

1998az geroztik, Udalak zenbait adierazle aztertzen ditu, hainbat alorretan hiriaren egoera zein den ikusi ahal izateko: airearen kalitatea, mugikortasuna, sortzen diren hondakinak eta horien kudeaketa, ur eta energia kontsumoa edo herritarren osasuna, besteak beste. Guztira 35 alderdi neurtzen dira, eta horiei esker Vitoria-Gasteizen gune indartsuak eta ahulak ezagut ditzakegu.

2009an mugikortasunarekin lotutako jarduera ugari bideratu da, hala nola tranbia ezartzeko lehen fasea, hiri garraio publikoaren sare eraginkorragoa sustatzea, aparkalekuen arautzea, bizikletentzako bide berriak eraikitzeaedo bizikleten udal erregistroa sortzea.

Mugikortasunarekin eta espazio publikoarekin lotuta, halaber, Alondegi plana abiatu izana nabarmendu behar da. Prado, Magdalena, Ricardo Buesa eta Antso Jakitunaren kaleetan 2009an egindako eraberritze lanak izan dira merkataritza biziberritzeko proiektu horren lehen urratsa.

2009an, bestetik, bi plan hasi ziren gauzatzen: FuturaPlana, ura zentzuz erabil dadin sustatzeko, eta Udal Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala. Horietaz gain, Gasteizko Tokiko Energia Planak (2007-2012) aurreikusitako jarduerek beren bidetik jarraitu zuten, eta Energia Iraunkorraren Lehen Astea egin zen, zeinak Klima Aldaketaren kontra Borrokatzeko Planarekin(2010-2020) bat egiten baitu. Azkenik, Iraunkortasuna Garatzeko Ekintza Plana (2010-2014) taxutzea eta Ataria interpretazio zentroa zabaldu izana azpimarratu behar dira; azken horrek berrogeita hamar mila bisita izan zituen iaz.

Agenda 21aren buletina (1,5 MB)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala