Udalak nekazaritzako elikagaien estrategia eta Basaldea proiektua aurkeztu zituen Santiago eguneko azokan
Vitoria-Gasteizko Udalak lehen aldiz ipini zuen erakusmahai bat Santiagoko nekazaritza azoan, jendeak lehen eskuz ezagutu zitzan bai udalaren nekazaritzako elikagaien estrategia berria bai Basaldea proiektua, biak ala biak nekazaritza ekologikoa sustatzea helburu dutenak.
Bi proiektuok elikadura katearen bi muturrak lotu nahi ditu: alde batetik, tokiko eta kalitateko elikagaien ekoizpena, jasangarritasunaren ildoak jarraituz, eta bestetik, hirian bertan produktuok kontsumitzea. Erakusmahaian emandako informazioa honakoa izan zen: alor horretan lan egiteko prestakuntzari buruzkoa, baratzezaintzako enpresen mintegi baten sorrera, produktu ekologikoen banaketa kanal baten garapena, eta sentsibilizazio kanpainei buruzkoa.
Udalak apustu argia egin du lehen sektorearen alde, elikagai osasuntsuak eta kalitatezkoak eskuratzeko sektore estrategikoa dela uste baitu, baina baita udalerriko lurraldearen, ingurumenaren eta paisaiaren kudeaketan elementu garrantzitsua delako. Gogoan izan behar da Vitoria-Gasteiz EAEko udalerririk nekazariena dela: udalaren heren bat, 9.000 hektarea, nekazaritza lurrak dira.