Albistea
Udalak Hegoaldeko paseoa sortuko du Armentiako eta Olarizuko parkeak lotzeko, Eraztun Berdea osatuz
Ingurumen arduradun Idoia Garmendiak adierazi duenez, Hegoaldeko paseo deituko den 'lotura honek hobekuntza nabarmena ekarriko du orain arte arreta gutxi izan duen espazio honi, eta konektagarritasun ekologikoan eta paisaiaren kontserbazioan hobekuntza argia eragiteaz gain, erabilera publikorako bide garrantzitsua sortuko du gure natur ingurunean'.