eues

Albistea

Udalak eta Kide Emaus fundazioak bizikletei buruzko informazio kanpaina berezia jarri dute abian

Otsailaren 10ean abiarazi zuten Udalak eta Kide Emaus fundazioak bizikletei buruzko informazio kanpaina berezia, txirrindulariei hainbat aholku emateko asmoz. Gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden 8 pertsonak jardungo dute horretan, maiatzera arte.

Bizikleta batez eta informazio euskarri batez osatutako erakustoki ibiltari bat baliatuko da kanpainarako, txirrindulariei hainbat arlori buruzko argibideak emateko asmoz, esaterako, bizikleta erregistratzeko aukerez eta konponketa txikiak egiteko teknikez. Orobat, argiak eta lapurreten kontrako baliabideak erabiltzeari buruz sentsibilizatuko dituzte.

Erakustoki ibiltarian bizikletetan konponketa txikiak egingo dituzte, eta hiriko bizikleta bideen plano berria eta bizikletarekin lotutako bide hezkuntzako liburuxka bat ere banatuko dute.

Informazio erakustoki ibiltariaz gain, Emauseko langileek beste lan batzuk egitea aurreikusi da: ikastetxeetan bizikleta prest edukitzen eta konponketa errazak egiten irakasteko lantegia, eskola bide seguruarekin lotutako jarduerak garatzea, kalean utzitako bizikletak kontrolatzea, zenbaketak egitea, eta udal bizikletak konpontzea.

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren laguntza eta aholkularitza izango dute lanean.

Bizikleta segurtasuna

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala