Udalak Eraztun Berdearen Biraren ibilbidea seinalez hornituko du
Seinale berriak hiriaren kanpoko auzoetatik igarotzen diren Bira zatietan ipiniko dira. Haien osagarri, parkeen barruan mugarriak jarriko dira, Bira osoa osatzeko. Eraztun Berdearen Bira osorik seinalizatuta, oinezkoek zein txirrindulariek haientzat egokiena den ibilbidea aukeratu ahal izango dute.
Parkeen artean kokatuko diren 53 seinaleak otsailaren hasieran hasiko dira instalatzen, eta otsailaren bukaerarako denak jarrita egotea espero da. Seinale bakoitzak hiru panel ditu: bat berdea, jendeari Eraztun Berdearen Biran dagoela esaten diona, eta beste bi norabidea adierazten dutenak, Eraztun Berdearen bi parkerik hurbilenak norantz eta zein distantziara dauden jakiteko.
Lan hauek osatzeko, 150 mugarri instalatuko dira Salburua, Zadorra, Zabalgana, Armentia eta Olarizuko parkeen barruan, Eraztun Berdearen Bira nondik nora doan adierazteko.
Horrez gain, Eraztun Berdearen Biraren plano bat ipiniko da ibilbidearen 25 puntu estrategikotan, herritarrek bere osotasunean ikus dezaten Bira eta non dauden zehatz-mehatz jakin dezaten.