Albistea

Udalak 218.217 euro inbertituko ditu 2 urtez Eraztun Berdeko landaredia kontserbatzeko

Langileak Eraztun Berdean lanean

Enpresa esleipendunak lan hauek egin beharko ditu:

  • Belar multzoak, soropilak eta zelaiak onik zaintzea:
    • Soropilak eta zelaiak segatzea.
    • Larre eta belardietako sastrakak garbitzea.
    • Goi uretako ibilguetako eta aintziretako sastrakak garbitzea.
    • Oihanpeetako sastrakak garbitzea.
  • Zidor eta bideetako bazterrak onik zaintzea:
    • Ezpondetako sastrakak garbitzea.
    • Perimetroetako eta suebakietako sastrakak garbitzea.
    • Ibilbideen gaineko adarrak inausi eta ebakitzea.
  • Landaketak onik zaintzea:
    • Ur defizita dagoenean zuhaitz eta zuhaixkak ureztatzea.
    • Txorkoak aitzurtzea, zuhaitzak berritu eta ongarritzea.
    • Zuhaitz eta zuhaixka multzoetan lurra jorratzea, belar txarrak kentzeko.
    • Oinarrietako babesak, juteak, plastikozko estalkiak eta zurkaitzak berritu eta mantentzea.
    • Zuhaitz eta zuhaixken formazio eta mantentze inausketak.
    • Tratamendu fitosanitarioak izurri edo gaixotasunik izanez gero.
  • Baso tratamendua:
    • Saneatzeko eta adaburuak igotzeko inausketak.
    • Sastrakak eta basoak garbitzea.
    • Bakantzea.
    • Zuhaitz zahar eta arriskutsuak moztea.
  • Landare-hondakinak maneiatzea konpostatzeko:
    • Egur hondarrak birrintzea.
    • Sega hondarrak metatu, nahastu eta iraultzea.
  • Ereinaldiak eta landaketak:
    • Soropilak eta belardiak ereitea.
    • Taxu handiko zuhaitzak landatzea.
    • Taxu handiko zuhaitzak aldatzea.
    • Estalkiak eta plastikoak jartzea.
    • Heskaiak eta zuhaixka multzoak landatzea.
    • Basoberritzea.