eues

Albistea

Udala energia-merkaturatzailea sortzea aztertzen ari da Gasteizen

Otsailaren 7an Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak azaldu duenez, Urtaranen gobernua udalaren energia-merkaturatzailea sortzea aztertzen ari da. Energiaren Udal Agentzia une honetan lantzen ari den jarduera-ildo nagusietako bat da, eta Udalak energiagatik ordaintzen duen fakturan aurrezteko bide emango luke. Hartara, esparru lokaletik klima-aldaketaren kontrako borrokan pausoak ematen jarraituko luke.

Udal teknikariak Estatuko zenbait hiritan ezarri edo ezartzekotan diren ereduak aztertzen ari dira, hala nola Iruñea, Avilés, Zaragoza, Bartzelona eta Valentziakoak. Ondoren, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak laguntza teknikoa kontratatuko luke, merkaturatzailea sortzeak dituen abantailak eta desabantailak sakon azter ditzan, bai eta Udalarentzat izango lituzkeen inplikazioak ere. Bitartean, Gasteizko Udalaren energia-kontsumo finkoen diagnostikoa egiten ari da CEA, datu objektiboak lortzearren eta etorkizunean erabakiak hartzerakoan ahalik eta informazio gehien izatearren.

Farolak Gasteizko kale batean

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala