eues

Albistea

Udala aintzira bat ari da eraikitzen Olarizuko lorategi botanikoan

Olarizuko lorategi botanikoa osatuz doa. CEAk antolatu duen hurrengo lana aintzira bat egitea izango da; hektarea bat hartuko du horrek, eta Europako hainbat hezegunetako landare hidrofito edo uretako landareen bilduma garrantzitsua jarriko da bertan. Aintzira egiteko 247.000 euroko aurrekontua dago, eta 2011n egitea aurreikusi da.

Urmaelaren lanen ikuspegia 2011ko urtarrilean

Aintziraz gain, Europako ekosistemak erakusten dituen Espainiako lorategi botaniko bakarraz gozatuko ahalko dute herritar orok Olarizun: hainbat ibilbide osatu dira, alde mediterranearretik hasita goi mendiraino. Guztira 28 hektarea hartuko ditu, baina urte batzuk itxaron beharko da baso sarria osatu arte.

Lorategi botanikoan, bestetik, galtzeko arriskuan dauden landareen esparru bat eta landare erabilgarrietan (sendabelarrak, aromatikoak eta ehungintzarako erabiltzen direnak) espezializatutako beste bat osatzea ere aurreikusi da. Horretarako, 3,5 hektarea inguru landatuko dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala