Udako sasoia hasi da eta Eraztun Berdeko baratzeak itxura ederra hartu dute
Udal baratzeetako erabiltzaileek azken aleak ereiten eta landatzen ari dira udako sasoiari hasiera emateko. CEArekin lan egiten duten elkarte desberdinek ere prest dituzte lursailak.
Goiko irudian ikus daiteke nola prestatu duten ortua Gizarte Politiken Saileko Gizarte Inklusioaren Ataleko lagunek. Udaleko gure lankideek tokitxo bat dute Olarizun lorezaintza eta baratzezaintza ekologikoko sektorean oinarrizko ezagutzak lortzeko ikasketa gune gisa. Toki horrek elikadura osasuntsuaren onurak lantzeko balio die.
Marrubiak, urazak, kuiatxoak, piperrak... denetik dago Olarizuko baratzeetan maitasunez lantzen dituzten lursailtxo horietan. Eutsi goiari!