eues

Albistea

Udaberriko loreontzietako lorezaintzari buruzko lantegiak: 'Barlasai, balkoi eta terraza loretsuak'

Loreontzietako lorezaintzari buruzko lantegiak loreak, lorategiko zurezko landareak eta landare erabilgarriak aire zabalean landatzen ikasteko aukera interesgarria da. Ikasitakoa norberaren etxeko loreontzietan praktikatu ahal izango da. Lantegiak urtean zehar egiten dira Olarizuko baratzeetan eta Olarizuko etxaldean.

Apirilaren 20tik ekainaren 24ra bitartean 2009ko udaberriari dagokion loreontzietako lorezaintzari buruzko lantegia egingo da. Lantegiak honako gaiak jorratuko ditu: udako loreak, lore-konposizioak, landare aromatikoak, sukaldean erabiltzen direnak eta sendabelarrak...

Izena emateko epea martxoaren 23tik apirilaren 8ra bitartean egin daiteke Olarizuko etxaldean, gizarte etxeetan eta Udalaren webean.

Informazio gehiago 945 162696 telefonoan eta ondoko helbidean:

http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/74.shtml

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala