Albistea

Udaberrian 25 jarduerak baino gehiagok gonbidatuko gaituzte berriro Atariaz gozatzera

Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroan hogeita bost jarduera antolatu dira udaberrirako, zeinak dagoeneko Atariaren agendan aurki baitaitezke. Inguruan dugun biodibertsitatea ezagutzea da proposamenen zutabeetako bat; alor horretan, Gardelegin hegaztiak behatzeko eta zuhaitz-igel arruntaren gorteiatzea ezagutzeko jarduerak zein hodeiak identifikatzeko lantegia nabarmen daitezke. Bestetik, biodibertsitate proba batean ere parte hartzeko aukera izango da: jarduera naturalista horretan askotariko argazkiak ateratzen dira, espezieak identifikatu eta datu gehiago eskuratzeko xedez.

 

Erakusketak dira agendaren beste osagai bat. Horien artean nabarmengarriena "Naturaren argazkilariak" lehiaketa ospetsuarekin lotutakoa dugu: azken edizioko argazki onenen eta ikusgarrienen hautaketa bat ikusi ahalko dugu. Udaberri honetan, nazioarteko egunekin lotutako ekitaldiak ugaritu dira. Zehazki, egun hauek ospatuko dira: Urarena, Hegazti Migratzaileena, Biodibertsitatearena, Zaratarik gabekoa, Ozeanoena, Ingurumenarena eta azkenik, Desertifikazioarena. Horiekin lotuta, 25 jardueratik gora antolatu dira, era guztietakoak. Besteak beste, hainbat hizlari etorriko dira: Greenpeaceren zuzendari exekutiboa, URA Uraren Euskal Agentziaren zuzendaria, itzal handiko ornitologoak, José Luis Tellería esaterako, eta abar.

Ataria

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu