eues

Albistea

Txoriastea 2015, irailaren 28tik aurrera Hegaztien Nazioarteko Astea antolatuko dugu

Aste osoan zehar alor horretako bioaniztasunaren ezagutza eta begirunearen kultura sustatuko dira, hitzaldi, zine-foro edo jende orotarako jardueren bitartez, esaterako, Euskadiko lehen ornitologia maratoia.

Egitaraua astelehenean, hilak 28, hasiko da, Florida zinema-aretoetan eskainiko den zine-foroarekin; hiru film emango dira ("El último lobo", "Arte del aire" eta "Home") 1,5 euroan saio bakoitzeko. Ingurumen alorreko komunikazio adituak (Alberto Hernando, Joaquín Araújo eta Antonio Sandoval) arduratuko dira filmak aurkezteaz.

Atarian, bestalde, hainbat ekitaldi antolatu dira: urriaren 1ean (osteguna), Aranzadiko Ornitologia Saileko zuzendari Juan Arizagak "Oilagorren migrazioa:zer diote sateliteek?" izenburua duen hitzaldia emango du. Urriaren 3an (larunbata) Euskadiko I. Ornitologia Maratoia hasiko da, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta SEO/BirdLife elkarteak antolaturik eta Atariak, Madariaga dorreak, Txingudi Parketxeak eta Urdaibai Bird Centerrek koordinaturik. Igandean, azkenik, asteari amaiera emateko, Atariak ateak irekiko ditu, 2015eko Hegaztien Mundu Eguna ospatzeko.

Turkiar usapala Gorka Belamendia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala