eues

Albistea

Txoriastea 2014, hegaztiei lotutako ekintzen astea

2014ko Hegaztien Mundu Egunaren kariaz, CEAk "Txoriastea" izenekoa antolatu du urriaren lehen asterako. Zazpi egun horietan hegaztien esparruko bioaniztasunaren ezagutza eta begirunearen kultura sustatuko dira.

Hainbat ekintza aurreikusi dira egun horietarako. Zineforuma egingo da Florida Zinemetan, ingurumen komunikazioan adituak diren zenbait lagunek aurkeztua (Pedro Cáceres, Juan Ramón Lucas eta Carlos de Hita). Honako filmak eskainiko dira: "Entrelobos", "El gran año" eta "Guadalquivir". Atarian, berriz, hitzaldiak eskainiko dira Marcort taldeko zuzendari nagusia den Jordi Sargatalen eskutik ("Aves, zonas húmedas y seducción ambiental") eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Miren Anduezaren eskutik ("Estrategias de migración de los carriceros y afines en la península Ibérica").

Urriaren 4an (larunbatean) ibilbide ornitologikoa egingo da Salburuan barrena SEO/BirdLife elkartearen eskutik, eta igandean, astea bukatzeko, Atariak ateak irekiko ditu Hegaztien Mundu Egunaren jaia ospatzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala