Txirringarraiatu' kanpainaren balantzea
2008ko irailaren eta 2009ko otsailaren artean Txirringarraiatu kanpaina egin da, gaztediari zuzendutako ekimen gisa eta Udalaren Gazte Planaren baitan. Kanpaina hau Udalaren Gazteen Unitatearekin koordinatuta egin da.
Honako helburuak ditu: motordun ibilgailuen, oinezkoen eta txirrindularien elkarren arteko errespetua eta elkarbizitza suspertzea, txirringaren eta bide publikoen erabilera egokia suspertzea, segurtasuna areagotu dadin, txirringaren erabilera duintzea hiri garraio gisa, eta txirringa garraio gisa erabiltzeak dakartzan osasun-onurak jakinaraztea.
Jarduera hauek burutu dira kanpainaren barruan:
- Txirringak konpontzeko eta gertu izateko tailerrak, eta mugikortasunari buruzko tailerrak, 2009ko Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barruan.
- "Zure bizikleta eta zu" argazki lehiaketa.
- "Bizikletaz mugitzen ikasten" bide hezkuntzako ikastaro praktiko eta teorikoak.
- Txirringak konpontzeko eta gertu izateko tailerrak: "Zure bizikleta prest izan nahi duzu?"
- Parte hartzeko gazteentzako tailerra: "Esadazu nola mugitzen zaren, eta esango dizut zenbat balio dizun"
Kanpainan zehar, guztira, 525 pertsona aritu dira.