Txirrindularientzako Vitoria-Gasteizko planoa argitaratu dute CEAk eta EHUk
CEAk, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Gasteizko Bizikleteroak taldearekin lankidetzen, bizikleta-erabiltzaileentzat informazio erabilgarria duen planoa argitaratu du, bereziki unibertsitarioei zuzendua. Horrela, bizikletaren erabilera sustatu nahi da campuserako joan-etorrietan. "Bizikletaz campusera" planoaren 5.000 ale argitartu dira, eta horiek Unibertsitatean, CEAn eta herritarren arretarako bulegoetan banatuko dira.
"Bizikletaz campusera" planoak hiriko txirrindulari-sareari, bizikleten udal-erregistroari eta bizikleten aparkalekuen kokapenei buruzko informazioa jasotzen du. Gainera, bizikleten lapurretak saihesteko neurriak, euria egiten duen egunetarako gomendioak, eta bidegorritik eta errepidetik ibiltzeko eta bide publikoaren gainerako erabiltzaileekin ondo moldatzeko aholkuak jasotzen ditu.
Planoa helbide honetan dago PDF formatuan (7,04 MB):
http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/31994.pdf