Txirrindulariak automatikoki zenbatzen dituen sistema bat Gasteiz hiribideko bizikleta kopurua neurtzen hasi da
Azaroaren 5an ipini zen abian bizikletak zenbatzen dituen sistema automatikoa Gasteiz hiribidean dauden bi bizikleta bideetan. Sistema Eco Counter enpresak garatu du eta doan utzi dio gure hiriari urtebeteko epean erabiltzeko. ZELT izena duten kontagailu horiek bi zentzuetan mugitzen diren txirrindularien joan-etorriak neurtzen dituzte egunaren edozein unetan, fidagarritasun handiarekin (errorea % 5 baino txikiagoa da).
Bestalde, sistemak egun bakoitzeko datu meteorologikoak ere hartzen dituenez kontuan, datuak tenperatura eta euria bezalako beste parametroekin aldera daitezke.
Orain arte jasotako datuek 2015eko urtarrilean eta apirilean eskuz egindako lanaren bidez bildutako datuak baieztatu dituzte. Azaro honetako datuek erakutsi dute 4.000 bizikleta inguru mugitu direla egunero eguraldi ona eduki dugun azaroko lehen asteetan. Azaroko azken astean, berriz, meteorologia okerragoa izan zen (euria egin zuen), baina hala ere datu onak jaso ziren udazken bukaerako egunak izateko: 2.000 txirrindulari inguru ibili ziren egunero euri azpian.
Asteburuetan bizikletaren erabilera baxuagoa ari da izaten; beharbada, Gasteiz hiribidea ohiko mugikortasunerako (lanerako, ikasketetarako) erabiltzen ari direlako txirrindulariak.
Irudia: Txirrindulari kopurua eguneko, tenperaturarekin eta prezipitazioarekin alderatuta.
Bestalde, neurketa sistemak ematen dituen datuak hainbat estatistika kalkulatzeko erabil daitezke, esaterako orduz orduko banaketa ezagutzeko, asterokoa edo hilerokoa, zentzu bakoitzean mugitzen den txirrindulari kopurua ezagutzeko, etab.
Irudia: Txirrindularien ehunekoa orduko.
Irudia: Txirrindularien ehunekoa hiriaren erdialderantz eta hiriaren kanpoalderantz, orduko.