CEAk kanpaina abiarazi du txakurrek Eraztun Berdean lotuta joan behar dutela gogorarazteko

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak kanpaina abiarazi du herritarrei gogorarazteko txakurrek lotuta joan behar dutela Eraztun Berdean egiten dituzten ibilaldietan. Bertan, animalia horiek aske eramateak Arabako hiriburuko birika berdeko florari eta faunari eragin diezaiokeen kaltearen arrazoiak azaltzen dira.
Ekimen honetarako sortutako piezek solte dabiltzan txakurrek fauna nola uxatzen duten erakusten dute. Gainera, habiek eta hegaztiek babesa behar dute, eta zapatzeak landaredia kaltetzen du. Era berean, birsortzen ari diren eremuak bereziki zaindu behar direla, eta laborantza eremuak lanerako tokiak direla, eta ez jolaserako eremuak, azpimarratu dute.
Maskotek hiriko naturagune pribilegiatu horretaz gozatu ahal izateko, Udalak aisialdirako 6 berdegune prestatu ditu: bat Salburuan, bi Olarizun, bat Zabalganen, bat Armentian eta bi Zadorra inguruan (Atxa eta Abetxuku).
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren kanpainak kartelak, liburuxkak, bideoak eta iragarkiak biltzen ditu, publizitate-euskarri desberdinetarako eta sare sozialetako argitalpenetarako.
Material horietan, CEAk gogorarazten du, halaber, txakurrak naturaguneetan lotuta joan behar izatea ez dela soilik gizalegearekin lotutako kontua; izan ere, 2021ean onartutako Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko Legean aurrez ikusitako araua ere bada.