eues

Albistea

TRANSBICI proiektua - Hiri ziklagarri baterantz

TRANSBICI I+D+i Plan Nazionalaren programan finantzatutako ikerketa proiektua da, eta bere xedea da bizikleta hiriko garraio modura hautatzeko ekintzan eragina duten faktoreak ikertzea. Proiektu honen garatzaileak Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Garraioaren Ikerketarako Zentroa (TRANSyT-UPM), Madrilgo Konplutentse Unibertsitatea eta Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitatea (UNED) dira, eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegia laguntzailea da. Ikerketarako lan eta analisi esparruetako bat Vitoria-Gasteiz hiria da.

Irailaren 20an proiektuaren hasierako emaitzen aurkezpen jardunaldia egin zen Europa jauregian, eta aldi berean aukera baliatu zen hirian garatzen ari diren mugikortasun politiken inguruko gogoeta egiteko.

Horrez gain, 100 euroko 3 opari txeke zozketatu ziren proiektuari lotutako inkestetan 2012ko apirilean parte hartu zutenen artean. Zozketa irabazi zutenek European Green Capital bulegotik pasa daitezke [Senda hiribidea, 2 - 945 161 926] saria jasotzeko, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara. Irabazleak hauek izan ziren:

Saridunak
Zenbakia Izena
409 Gorka
514 Marina
696 Iván

TRANSBICI proiektuari eta informazio jardunaldiari buruzko informazio gehiago jasotzeko, jo proiektuaren webgunera:

Flecha www.transbici.transyt-projects.com/

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala