eues

Albistea

Training School Vitoria-Gasteiz' europar lantegia: Nekazaritza hiriaren barruan, alternatibak erabili gabeko lursailetarako eta espazio publikoa

COST (European Cooperation in Science and Technology) europar egitasmoaren baitan antolatutako lantegietako bat Gasteizen egingo da irailaren 24tik 26ra. Europatik etorritako teknikarientzat pentsatutako lantegi bat da. COST programa Europa mailan zientzialarien eta ikerlarien arteko lankidetza sustatzeko proiektu beteranoenetako bat da.

Lantegiaren helburu nagusia espazio publikoak berrerabiltzeko alternatiba gisa hiriko nekazaritzak bete dezakeen tokiaren inguruko gogoeta egitea da. Hiriko nekazaritzak ekoizpena, aisialdia eta paisaiaren kudeaketa batzen ditu, eta era berean, hiri esparruaren mugetan labore energetikoak garatzeko aukera irekitzen du. Zabalgana auzoa esperimentuaren objektu praktiko gisa hartuta, lantegia irailaren 24tik 26ra egingo da. Lantegiak lan saio intentsiboa izango du 26an, eta aurreko bi egunak tokiko ingurunea ezagutzeko baliatuko dira, landa bisitak eginez eta aurkezpenak jasoz. Europako 12 estatutako 21 pertsonak hartuko dute parte lantegian.

Informazio gehiago: http://www.cost.eu/

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala