eues

Albistea

Tokiko Inbertsiorako Estatu Funtsari esker, Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren hainbat ekintza finantziatu ahal izango dira, besteak beste bidegorrien hamar kilometro

Tokiko Inbertsiorako Estatu Funtsak finantziazioa emango du Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planean aurreikusi diren bidegorri berrietatik zenbait egiteko. Guztira 3.218.319,79 € emango ditu. Diru honekin egingo diren bidegorriak kale hauetakoak dira: Baiona, Don Bela kondea, Antonio Machado eta Zadorra hiribidea. Lehendik bazegoen beste bidegorri bat aurreikusia, Gasteiz hiribidekoa hain zuzen.

Ardatz berri hauek guztiak Hirigintza-Azpiegiturak sailetik sustatu dituzte, eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planean planteatutako bidegorri sare nagusikoak dira. Funts bera baliatuta, Gamarrako atea kalearen erreforma osoa onartu da, bigarren mailako bidegorri sareko zentzu bakarreko bi bidegorriren eraikuntza barne. Kale honen eraldaketa integralak 1.648.736,62 euroko aurrekontua du.

Badago deialdira aurkeztutako beste ekintza bat, oraindik onartzeko dagoena: Landaberde kaleko bidegorria.

Funts berarekin finantziatuko diren beste lan batzuk ere Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plan sustatzeko laguntza handia izango dira. Multzo honetan daude Herrandarrak, Errege-Erregina Katolikoak, Salbatierrabide, Forondako atea, Honduras eta Avenida de Judimendi autobusbideak eta Badaia, Prado, Antso Jakituna eta Ricardo Buesa kaleen erreformak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala