Albistea
Toki libreak dituzten CEAren udazkeneko jarduerak
Jadanik hasi da CEAren udazkeneko jardueretan libre geratu diren tokietarako izena emateko epea. Epea jarduera bakoitza hasten den egunaren aurrekoan amaituko da.
Irailaren 20an oraindik toki libreak dituzten jarduerak honako hauek dira:
- Eraztunketa zientifikoari buruzko hastapen-ikastaroa (21 toki)
- Hegaztiei eta naturari buruzko pintura tailerra (7 toki)
- Ornitologiari aplikatutako errolda-metodoak (13 toki)
- Izadia gure ondare artistikoan (11 toki)
- Salburuko bisita gidatua (5 toki)
- Uso eta birigarroen pasea (2 toki)
- Loreontzietako lorezaintza: udazkena (8 toki)
- Ornitologo txikia (60 toki)
- Karraka eta bere lagunak, nekazaritza-eremuko hegaztiak (78 toki)