eues

Albistea

SUNCINE 2023, 19. edizioa: kontzientziak polinizatzen

SUNCINE 2023 azala

Aurten ere Suncine: Ingurumenaren Nazioarteko Zinemaldia izango da Gasteizen. Edizio honetan, planetaren egungo egoerari buruzko hurbilketa errealista, konprometitua eta kritikoa proposatzen zaigu, maila sozioekonomikoan, kulturalean eta ingurumenekoan.

Hautaketak 4 film luze, 6 film labur eta animaziozko 4 film labur biltzen ditu eta bost saiotan banatuko dira, otsailaren 23an, martxoaren 2an eta 9an (ostegunak) eta otsailaren 28an eta martxoaren 7an (astearteak). Emanaldiek askotariko gaien inguruan hausnartuko dute: nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpen-sistema iraunkorrak eta arrazionalak, baliabideak bereizi gabe ateratzeak paisaiaren eta gizartean gainean duen inpaktua, hondakinen kudeaketa eta basoen garrantzia, besteak beste. Gainera, egoera bakoitzak sortzen dituen arazoak eta konponbideak planteatuko dira.

  • Lekua: Aldabe Gizarte Etxeko ekitaldi-aretoa.
  • Ordutegia: 19:30etik aurrera.
  • Plazak: sarrera librea edukiera bete arte.
/WB021-WAS/WebContent/contenedor/calendario/calendario.jsp Ж tipoContenido:calendario

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala