Stenopelmus rufinasus gurgurioa Salburuko hezeguneetan bizi den ala ez antzemateko ikerlana
Txostena Fundación Biodiversidad erakundeak 2014an lurreko bioaniztasunaren esparruan jarduerak egiteko emandako diru laguntzekin egin zen, eta "Vitoria-Gateizko udalerriko Natura 2000 Sareko guneetan espezie exotiko inbaditzaileen gaineko ikerketa eta kontrolerako ekintzak" proiektuaren baitan egin zen.
2008an Azolla filiculoides iratze akuatikoa antzeman zen Salburuko hezeguneetan lehen aldiz. Araban 1998an agertu zen lehen aldiz iratzea. Azolla filiculoides-ek estaltzen dituen ur masetan anoxia gertatzen da eta ur zutabean sartzen den argia gutxitzen da, eta horrek inpaktu handia du ur moteletan bizi diren landare eta animalia espezieetan. Bestalde, hondakin organiko asko sortzen ditu eta hezeguneak eutrofizatzen ditu.
Stenopelmus rufinasus, bestalde, iratze horri estuki lotuta bizi den gurgurio bat da. Azterlanean behatu zenez, dagoeneko Salburuko hezeguneetan bizi dela ikusi zen.
Salburuan bertan egindako harrapaketetan eta behaketetan antzeman zen gurgurioa oso ugaria dela eta nabarmen sartu dela hezegunean, eta Azolla filiculoides dagoen toki guztietan ageri dela.
Hezegunearen ezaugarri bereziak ezagututa -ur mailak aldaketa handiak ditu eta horrek bai iratzean bai haren maizterrean eragin nabarmena du- komenigarria dirudi bien jarraipena egitea 2015 eta 2016 urteetan.
> Informe sobre la presencia de Stenopelmus rufinasus en los humedales de Salburua (es)