SI@Maren aplikazioa Vitoria-Gasteizko udalerriko lur erabileren dinamiken modeloa egiteko
Azken urtean CEA partaide izan da GMES deritzon europar ekimeneko proiektuetako bat garatu duen partzuergoan. Ekimen hau Europako Espazio Agentziak (ESA) eta Europako Ingurumen Agentziak sustatu dute. Programa honen markoan hiri esparruetara espezifikoki zuzenduta dagoen GUS deritzon proiektua dago, eta bere baitan, gure udalerriko lur erabileren okupazio dinamiken modeloa egiteko saio bati ekin zaio. Esperientzia honen azken helburua lurralde plangintzako alorrean erabaki hartzeak laguntzea litzateke.
Hartara, lur erabilerak monitorizatzeko eraiki zen MOLAND proiekturako [http://moland.jrc.it/index.htm] diseinatu zen eredu matematiko konplexu bat erabiliko da. Horren bidez, erabiltzaileak (kudeatzaileak, plangileak edo beste) udalerriaren eboluzioari buruzko balizko jokalekuak analizatu ahal izango ditu, lurraldearen faktore fisikoak edota maila erregional zein lokaleko plangintza proposamenak kontuan hartuz. Hortaz, aurretiaz ezarritako irizpide edo helburuetatik abiatuz, jokaleku hauen egokiera ebaluatzeko aukera legoke.