eues

Albistea

Sendotu egin da Herritarren Zientzia Sarea, 100 partaide baino gehiagok diharduelarik udalerriko landaretza eta fauna identifikatu eta laginketa egiteko lanetan

Burruntzia adar baten gainean

Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarea sendotu egin da: 2019an ehun partaide baino gehiago aritu izan da udalerriko landarretza eta fauna identifikatu eta laginketa egiteko lanetan, eta 2020an programa berri bati ekin dio, gau-harraparien inguruan.

Proiektu hau herritarren artean biodibertsitatearen alorreko hezkuntza sustatzeko asmoz sortu zen, natur ingurune hurbilenean bizi diren animalia eta landare talde jakin batzuen ezagutza eta kudeaketa areagotzeko beharrak bultzatuta. Funtsezkoa da herritarrek natur inguruneari buruzko kontzientziazio eta jarraipen kanpainetan parte hartzea, herritarrek kontserbazio kanpainetan lagundu dezaten sustatzea, herritarrek Eraztun Berdearekin harreman handiagoa izan dezaten sustatzea, eta horri buruz duten ezagutza zabaltzea. Benetan positiboa da Herritarren Zientzia Sarea finkatzea, urtetik urtera partaideen kopurua handitzen delarik”, azaldu du IGIren lehendakari Ana Oregik.

Sareak ekarpen positiboak izan ditu 2019an, 111 pertsonen laguntzari esker, zeinek lortu baitute arrakastaz berrestea egun dituen sei kontserbazio-programak: orkideak, eguneko eta gaueko tximeletak, odonatuak, hiri-hegaztiak, eta zoruak.

Zoruen osasunari buruzko programan handitu egin da bai partaideen kopurua (12 kidetik 28ra) eta baita aztertutako lursailena ere (25 lursailetik 39ra). Udalerriko lurzoruen batez besteko nota 5,8koa izan zen, 2018an baino 3 hamarren hobea. Adierazleei dagokienez, emaitzak antzekoak izan dira urte bietan: zoruaren eta biodibertsitatearen diagnostiko fisiko-kimiko ona, baina txarra zoruaren dibertsitateari eta materia organikoaren edukierari dagokienez.

Orkideei buruzko programan 25 partaide aritu ziren, eta berritasun nabarmenena Zabalganeko parkean Ophrys x bodegomii hibridoa eta orkidea nahiko ezohikoa den Dactyloriza insularis espeziea aurkitzea izan da.

Hiri-hegaztien programan populazio-joera jakin batzuk nabarmenago jarraitzea lortu da. Espezie ikusiena etxe-txolarrea izan da (behaketa guztien % 20,9), gero txorru arrunta (% 8,7) eta arabazozo beltza (% 8,4). Nabarmendu behar da ez dela joera negatiborik batera sumatu inongo espezietan, eta bi lehenez gain, beste lauk ere hazkuntza sendoa izan zutela populazioa-joeran: zikoina zuriak, txorru arruntak, haitz-usoak eta mika arruntak

Eguneko tximeleten taldean 17 partaide aritu ziren, eta bi espezie nabarmendu behar dira beren lanean, Araschina levana eta Apatura ilia izenekoak. Armentiako basoan lehena aurkitu zutelarik, horixe da Iberiar penintsula osoan mendebaldeen behatutakoa. Apatura ilia, berriz, hedapen prozesuan da gaur egun, eta dentsitate baxuko populazioetan behatu diren arren, hiriko zortzi parketan aurkitu izan da.

Odonatuen programan 15 partaide aritu ziren, 23 udalerritan egin dituzte behaketak, eta 33 espezie ikusi guztira. Espezie jakin baten lehen aipamena lortu dute Gasteizko udalerrian: Platycnemis acutipennis. Espezie horrekin, 41 behatu izan dira orain arte, Araban daudenen % 79.

Azkenik, gaueko tximeletei buruzko 8 partaideek 592 taxoi desberdin behatu zituzten iaz. Iazkoan Proserpinus proserpina izeneko espeziea nabarmendu zen, zein Bernako Hitzarmenak eta Habitat Zuzentarauak babesten duen, eta Baliabide Naturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren (UICN) zerrenda gorrian agertzen den, Espainiako ornogabeen artean.

Emaitza interesgarriak eta programen kudeaketa eta koordinazio egokia bitarte, Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Federazioaren laguntzarekin 100&CIA para Vitoria Gasteiz proiektua sortu da 2020ri begira. Helburua jende gazteagoarengana iristea da, bai eta partaide gehiago lortzea ere, hitzaldien, eta kartel eta foiletoen banaketaren bitartez. Gainera programa berri bat dauka, gau-harrapariei buruzkoa, zeinak 27 partaide izango dituen lehen urtean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala