eues

Albistea

Santo Tomas eta Errekaleor erreken desbideratzeak Betoñoko industriguneak uholdeak pairatzea ekidin du

Otsaileko lehen egunetako euriteek eta mendietako elurraren urtzeak Zadorra ibaiaren eta bere ibaiadarren ur kopurua handitu zuten, eta ur kopuru handiena hil horretako 4 eta 5ean izan zen.

Udalak 1998. urtean Santo Tomás eta Errekaleor ibaien deribaziorako egindako lanei esker, kasu honetan, hiri saneamenduko sisteman ez da sartu kolektore sareek hartu ezin duten ur kopurua. Ura saneamendu sisteman sartu izan balu Betoño inguruan uholde arazo larriak sortuko lirateke. Ibai horiek Arkauteko baltsaraino baino ez ziren zabaldu, eta honek 40 cm igo zen, horrela uren etorrera motelduz.

Bestalde, Alegria ibaiaren azken tartearen egokitzapenak, eta Zurbanoko zein Bergarako Ateko zubiak aldatzeak -2000ko abenduan bukatutako lanak dira- babestu egin dute Betoñoko industrialdea. Kontuan izan behar dugu inguru horretan kalte handienak jasan izan dituztela izandako beste uholdeetan.

Santo Tomas eta Errekaleor erreken desbideratzeak Betoñoko industriguneak uholdeak pairatzea ekidin du

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala