San Prudencio ikastetxeko ikasleek taldean egiten dute ikastetxerako ibilbidea, autobusez joango balira moduan, baina oinez
San Pudencio ikastetxeak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez udalarekin lankidetzan, "Pedibus" ekimena abian jarri du, ikasleak autoz eta autobusez beharrean oinez joateko ikastetxera. Horrela, puntako orduan ibilgailu pribatu gutxiago egongo dira kaleetan eta atmosferara CO2 gutxiago isuriko da.
Sei eta hamabi urte bitarteko berrogei ikasle inguruk izena eman dute "Pedibus" kanpainan. Ikastetxearekin lotura duen pertsona heldu batek, guraso batek, beste senideren batek edo irakasle batek ikasleak ikastetxera lagunduko ditu, bere borondatez. Horiek ikastetxerako bidean ibilbide eta ordutegi zehatz bat jarraituko dute, autobus-ibilbidea izango balitz bezala, baina oinez. Ingurumenarekin konprometitzeaz gain, ekimen hori onuragarria da haurrentzat. Izan ere, oinez ibiltzea sedentarismoa saihesteko ona da, eta horrek zuzeneko eragina du osasunaren kalitatean.
Udalak San Prudencio ikastetxeari ibilbiderik seguruenen inguruko informazioa eman eta bideko puntu beltzetan udaltzaingoaren lankidetza eskaini dizkio. Gainera, "Pedibus" ekimenean parte hartzen duten ikasleentzat jaka islatzaileak utzi dizkio. Ekimena Eskolako Agenda 21ari atxikitako beste ikastetxe batzuetara zabaltzeko lankidetzan dihardu CEA.