San Ignacio egoitzan bizi diren pertsona batzuk Pilar eta Zaramaga auzoetako zuhaitzen balioa nabarmentzeko kanpainan parte hartu dute
CEAk koordinatzen du hiriko zuhaitzen balioa nabarmentzeko kanpaina Neurri hori Zaramaga eta Pilar Auzoetako Hiriko Zuhaiztien Kudeaketa Planean aurreikusietako bat da, zeina Gasteizko Udala auzo horietako gizarte eragileekin batera lantzen ari baita.
Uztailaren 1ean eta 2an, San Ignacio egoitzako 20 bizilagunek, hiru taldetan banatuta, ibilbide batzuetan hartu zuten parte, zentzumenek ematen diguten informazioa baliatuz hirian banatuta dauden zuhaitz espezieen ugaritasuna ezagutzeko xedez: ikusmena (zuhaitzaren forma, hostoak...), ukimena (azalen testurak), usaimena (orain loretan dauden espezie batzuen lurrinaz gozatuz, adibidez, ezkiaz), dastamena (loreez egindako edaria dastatuz) eta entzumena (hostoen artean ezkutatutako txorien kantuen bidez). Gainera, esperimentu errazen bidez, zuhaitzek tenperatura eta ingurumen-hezetasuna moteltzeko duen ahalmena egiaztatu ahal izan zuten, bai eta ur isurketa arautzeko dutena ere. Taldeetako batek Iparraldeko parkean barrena egin zuen ibilbidea; beste biek, Arriagako parkean.
Hauek dira hiriko zuhaitzen balioa azpimarratze aldera horma-irudi batzuk egin dituztenak.