Salburuko paseriformeen eraztunketa proiektuaren emaitza
Ezaguna da jendearen artean, eta batez ere umeen artean, eraztunketa zientifikoak duen arrakasta. Hori baliatuta, lan honen kasuan metodologia parte-hartzaile bat jarraituz gauzatu zen eraztunketa, ezagutzarik gabeko lagunek egin baitzuten, aurretik azalpen labur batzuk jasoz, hegaztien identifikazioa eta neurketak.
Jendearen inplikazioak ingurumenaren aldeko kontzientziazioa sortzen du zuzen-zuzenean. Parte-hartzaileek, hegaztien morfologia eta migrazioen fenomenoa zuzenean ikustean, berehala ulertu zuten Salburua bezalako guneek duten garrantzia hegaztien migrazioan. Udalerriko bioaniztasunaren garrantzia eta naturgune horiek babesteko beharra ulertzeko modu zuzen eta erraza izan zen.
Proiektuaren oroitza-txostenean proposamen bat ere egin da: Salburuan eraztunketarako estazio bat sortzea, hari lotutako ingurumen hezkuntzako egitarau batekin batera.