Albistea
Salburuko parkeko gune hesituan barrena egiten diren ibilbide gidatuak abian jarriko dira berriro
Ibilbide hauen xedea parte-hartzaileen zentzuak kilikatzea eta horrela ingurune honetan garatu den natur komunitatearen kontserbazioa sustatzea da.
Ibilbideek bi ordu t'erdi irauten dute eta hilabetero izaten dira lehen eta hirugarren larunbatetan. Apirila, maiatza eta ekainean, ugaltze sasoian izaki bizidunek jasan ditzaketen inpaktua txikitzeko, bisitak hileko lehen larunbatean egingo dira soilik. Era beran, oreinaren araldia dela eta, ez da ibilbiderik egingo irailetik urrira. Programazioa hain mugatua izatearen arrazoia ingurune honek duen hauskortasun handia da.
Ibilbide hauek egiteko interesa duen orok 945 162696 telefonora deitu dezake izena emateko.
Interesa dakizuke
Ez da emaitzarik aurkitu