eues

Albistea

Salburuko parkeko apoarmatuen populazioaren eboluzioa

2002. urtean egindako lan baten ondorioz, Salburuko parkean apoarmatu kanpotarrak bizi zirela antzeman zen. Informazio horretatik abiatuz, 2008an proiektu bat jarri zen abian hezeguneko apoarmatu autoktonoen populazioa ezagutzeko eta apoarmatu exotikoak handik ateratzeko.

2008an laginketa orokorra egin zen hezegune osoan. Harrapaketa gehienak tokiko ubide zaharretan egin ziren, haietan ura urte osoan zehar mantentzen baita. 2009an lana ubideetan kontzentratu zen eta inguruko errekatxoetara hedatu zen. Bi kanpaina hauetan eskuratutako datuetan oinarrituz, Salburuko apoarmatu korrontezalearen populazioaren jatorria naturala izan daitekeela eta belaunaldi aldaketa baduela ondorioztatu da. Apoarmatu kanpotarrei dagokienez, 2008-2009 tartean lau espezietako dozena bat ale harrapatu zen.

Markatutako apoarmatua

2010ean egindako lanak Salburuan bizi den animalia talde honen ezagutza hobetzeko balio izan du. Guztira apoarmatu korrontezalearen (Mauremys leprosa) 18 ale harrapatu dira, horietatik 11 aurreko urteetan ere harrapatu direnak izanik, eta apoarmatu exotikoen 13 ale atera dira hezeguneetatik, Trachemys scripta ssp espeziearenak hain zuzen. Aurten, berritasun gisa, apoarmatu korrontezalearen populazioaren ugaritasun, biziraupen eta hazkunde estimazioak egin dira. Espezie honen hainbat aleri irrati bidezko segimendurako gailua jarri zitzaien, eta ale horietako hiruri egindako segimenduak erakutsi du harrapatuak direnetik hibernatzera doazen arte parkearen alde batetik bestera doazela, urte sasoiek aurrera egin ahala lehortzen diren tokiak utzi eta ura mantentzen duten tokietara joateko.

Apoarmatu exotikoen harrapaketarik gehienak Betoñun gertatzen dira oraindik ere, baina oraingoan ale kopuru nabarmena harrapatu da Arkautiko urmaelean eta Atarian duela gutxi eraiki diren urmael txikietan. Honek iradokitzen du Ataria, bisitarien hartzaile gune garrantzitsua eta irisgarritasun handikoa izanik, apoarmatu exotikoak askatzeko puntu arriskutsua bihur daitekeela. Herritarrei gogorarazi nahi diegu ez direla apoarmatu exotikoak ez beste edozein animalia edo landare espezie kanpotar askatu behar gure ingurune naturalean, kalte larriak eragiten baitituzte bertako espezieetan.

Tercera campaña para la caracterización de las poblaciones de galápagos autóctonos y control de los galápagos exóticos en el parque de Salburua

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala