Salburuko parkearen eta Alegría ibaiko korridorearen arteko oinezko eta txirrindularientzako pasealekuaren egokitze proiektua
Proiektu hau urbanizazioek eta azpiegitura lanek eragindako ingurune oso gizatiartu batean gauzatuko dira, Buesa Arenaren aparkalekuaren eta Betoñuko industrialdearen artean. Esparru hau eraikitze lanetan dauden hiru eraikinetatik hurbil dago: Vital Eraikina, Baskoniaren Kirol Hiria eta Natura Ezagutzeko Zentroa izango den Ataria. Salburuko 15. hirigintza sektorean dago kokaturik.
Ekintza honetan hainbat lan egingo dira. Alde batetik, oinezkoentzako eta txirrindularientzako bideak eratuko dira Salburuko parkearen eta Alegría ibaiaren korridorearen artean, eta orain existitzen direnak hobetu eta zabalduko dira. Bestetik, sektorea bere osotasunean ekologikoki hobetu eta paisakistikoki integratu nahi da; horretarako, ingurunearen orografia eraldatuko da eta beste hainbat lan egingo dira, hala nola, landare lurrez estaliko da, larreak ereingo dira eta heskaiak eta zuhaitz helduak landatuko dira.
Proiektuaren xede espezifikoak ondoko hauek dira:
- Salburuko parkearen, Ataria eraikinaren eta Alegría ibaiko parkearen arteko konexioa sortzea, korridore ekologiko gisa ere funtziona dezan
- Fernando Buesa pabilioiko aparkalekuaren eta Salburuko parkearen arten ekotono bat sortzea, natur osagaiari hiri osagaiari baino garrantzi gehiago emanez
- Oso urbanizatua dagoen ingurune baten eta kalitate ekologiko eta paisajistiko altuko naturgune baten arteko integrazio paisajistikoa
- Esku-hartze arearen eta Salburuko parkearen arteko muga baten sorrera, bisitarien joan-etorriak interpretazio zentrora bideratzeko eta kontrolik gabeko sarrera lausoa saihesteko
- Jada egin diren 15. sektoreko hiritzartze lanen berrikuspena, hasierako konponbidea egungo aurreikuspenetara egokitzeko, programatu diren ekipamenduak sendotu ondoren: Vital Eraikina, Ataria eta Baskoniaren Kirol Hiria