eues

Albistea

Salburuko parkean saguzarrentzako jarritako babesleku artifizialen okupazioaren analisia, 2011. urtea

2009. urtean saguzarrentzako 95 babes kutxa jarri ziren Salburuko parkean. Kutxa guztiak "zementu-zurezkoak" dira, mota askotakoak. Multzoka banatu dira kutxak parkeko 6 gunetan: Atarian (17 kutxa), Arkauti (9), Betoñu-Ekialdea (24), Betoñu-Mendebaldea (23), Errekabarri (19), eta Pradagoia (3). Gehienak zuhaitzetan (66) kokatu dira, baina baita eraikinetan (23) eta zutabeetan (6) ere.

Kutxak lehen aldiz 2010ean begiratu ziren eta ikusi zenez guztira 6 kutxa zeuden okupatuta (guztien %6a). 2011n berriro begiratu dira, eta ikusi denez guztira 40 kutxa zeuden okupatuta (guztien %42a).

Kutxetan bizi den saguzarren populazioa aztertuz, gehienak Pipistrellus pygmaeus espeziekoak direla ikusi da. Berez ez da arraroa horrela izatea, Salburua especie horrentzako ehiza habitat tipikoa baita, diptero akuatiko txikiak harrapatzeko gune egokia (gune istiltsuak, urmaelak, errekak).

Ikusi denez, saguzarrek ekialde, mendebalde eta hegoaldera orientatutako kutxak omen dituzte gogokoen, eta iparraldera begira daudenak saihesten dituzte. Zutabe eta zuhaitzetan kokatutakoak izan dira erabilienak (%50 eta %48, hurrenez hurren), eta eraikinetan kokatutakoak ez dira hainbeste erabiltzen (%23).

Itxura batean, kutxak ongi onartu dira eta pixkanaka Salburuan ehizatzen duten saguzarren bizileku bihurtzen ari dira; hala ere, mantenimendu lanak beharko dituzte egoera onean manten daitezen.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala