Salburuko parkean egindako apormatu biztanleriaren karakterizazio eta apormatu exotikoen kontrolaren laugarren kampaina. 2011a urtea.
Parke barruko ur masetan tranpak jartzeko kanpaina intentsiboa gauzatu da, eta horrez gain parkearen barruko zein kanpoko erreka, ubide eta apoarmatuentzako beste toki egoki batzuk ere aztertu dira, intentsitate txikiagoarekin bada ere. Aurreko urtean kalkulatutako parametro demografikoekin aldera daitezkeen datuak lortzea izan da helburua.
Uztailean zehar jasotako euri kopuru handia izan denez, urmaelek ur maila altua izan dute uda bukatu arte, eta aurreko kanpainetan erdietsitako emaitzen arabera ur azpian dagoen azalera txikiagoa denean animaliak ura duten tokietan biltzen direnez eta horrela haiek harrapatzeko aukera handiagoa omen denez, harrapaketa irailaren erdira atzeratu da. Bestalde, 2010ean irrati bidez markatutako apoarmatu korrontezaleen segimendua egin da, eta 2011n beste ale bat markatu da.
Guztira apoarmatu korrontezalearen 6 ale harrapatu dira, denak aurreko kanpainetan identifikatuak izan zirenak, eta apoarmatu exotikoen (Trachemys scripta) 5 ale atera dira. Harrapaketa ahalegina handitu den arren, oso apoarmatu gutxi harrapatu direnez ezin izan da zehaztu populazio osoaren ugaritasuna, biziraupena eta hazkundea. Hala ere, parkearen mugetatik kanpo bi ale harrapatu direnez, esan daiteke Salburuko apoarmatu korrontezaleak modu askean mugitzen direla Gasteiz inguruan dauden hezeguneen artean, Zadorra ibaia barne. Beraz, badirudi populazioaren banaketaren eremua handiagoa dela, nahiz eta Salburuko parkeak tamaina handiko gordailu modura jokatu.