Albistea
Salburuko igarabetako baten lehen bideoa
Salburuan lehen igarabak antzeman zirela hamabi urte igaro ondoren, azkenean badaukagu haien existentziaren froga grabatu bat, Rosa Apaolazaren eskutik. Hain zuzen, bideo bat grabatu zuen Rosak Zurbaoko zubian (Dulantzi ibaian, Salburuko parkearen alboan) eta albo batetik irteten den ale bat erakusten dute, eta momentu batez soilik ikusten zaio ezkerrera biratzen, lurraldea pixez markatzeko. Sekuentzia grabatzeko "Bushnell Tropic-cam" kamera erabili zen; kamera horiek gauez grabatzeko aukera dute eta mugimendua detektatzean soilik pizteko ahalmena dute.