eues

Albistea

Salburuko hezeguneetako hegaztiei eraztuna jartzeko 2010. urteko kanpaina

Azken urteetan CEAk Salburuko hezeguneetako paseriformeei -hegazti txikiei- eraztunak jartzeko kanpainak ari da egiten. Eraztunketa zientifiko hau urtero egiten da, eta 2010koa zortzigarren kanpaina da.

Ikerketa honi esker hainbat datu eskuratu dira Europako iparraldearen eta Afrikaren arteko migrazioetan Salburua atsedenleku modura erabiltzen dituzten hegaztien inguruan. Horrez gain, Salburuko fauna aberastasunak urteetan zehar izan duen eboluzioa ezagutu ahal izan da eta, helburu zehatzagoetara joanez, mundu mailan mehatxatua dagoen hegazti espezie batek, ur-benarrizak, bere migrazioetan Salburua nola erabiltzen duen aztertu da.

2010eko kanpainan 2003. urtetik izan den harrapaketa kopurutik txikiena gertatu da, eta hori kontuan hartuta harrapaketak egiteko ahalegina handiagoa izan dela. Era berean, harrapatutako espezie kopurua inoizko txikiena izan da. Harrapaketen jaitsiera nabarmenagoa da hegazti migratzaileen artean eta txikiagoa Salburuan urte osoan bizi diren espezieen artean. Hala ere, kontrolen kopurua (alegia, jadanik harrapatuak eta eraztuna jarrita, bai Salburuan zein kanpoan, zeuden aleen kopurua) handia izan da.

Harrapaketen jaitsiera azal dezaketen arrazoien artean hainbat hipotesi aipatu dira, besteak beste Salburuko auzo berriak parkean dituen eragin negatiboen hazkundea, uda honetan Betoñuko urmaela hobetzeko egin ziren ekintzetan erabilitako makineria astunak sortutako eragozpenak, edo fauna exotikoa kentzeko eta urmaelen profila aldatzeko egin zen ur hustuketaren eragina. Datozen urteetan, ikerlan hauek berriro egitean, ikusi ahal izango da hegazti populazioen joera hauek irauten duten, eta hala bada, joera horien zergatiak hobeto ezagutu ahal izango dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala