eues

Albistea

Salburuko hezeguneen interpretazio zentroak, Atariak, bere ateak irekiko ditu

ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Salburuko hezeguneen interpretazio zentroak, Atariak, bere ateak irekiko ditu Uztailaren 13an Ataria izeneko Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa inauguratuko da. Zentro honen xedea komunikazioa, heziketa eta jendea hezeguneen balioaz eta orokorrean ondare naturalaz eta bioaniztasuna zaintzeak duen garrantziaz kontzientziatzea da.

Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak kudeatuko du. Finantzaketarako, Udalaz gain Eusko Jaurlaritzak eta Ingurumen Ministerioak ere kolaboratu dute.

Atariak, ikasleentzako jarduerez gain, publiko guztientzat pentsatuta dauden proposamenak eskaintzen ditu, ludikoak haurrentzako eta familientzako, teknikoak eta espezializatutakoak, edo beste mota batzuetakoak, hiritarrek parkearen eta ondare naturalaren kudeaketan parte har dezaten sustatu eta errazteko helburuarekin.

Atariak erakusketa iraunkor bat du, "Salburuko urmaelak" izenekoa, hezeguneei buruzkoa. Horrez gain, aldi baterako erakusketa bat ere badu orain, "Naturaren argazkilariak 2009" izenekoa, naturaren argazkietan munduko lehiaketa nagusienean aukeratutako argazkiak dituena erakusgai.

Informazio gehiago:

http://www.ataria.es/

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala