Salburuko hezegunean paseriformeei eraztunak jartzeko kanpaina, 2009ko denboraldia
Azken urteetan Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Salburuko hezeguneen leheneratzea sustatu du, eta ingurumen alorreko interes honetatik abiatuz, bertako aniztasun biologikoa ezagutzeko lanak ere egin ditu. Testuinguru honetan, eraztunketa zientifikoari lotutako ekimen bat gauzatzen ari da duela hainbat urtetik hona, Salburuko faunaren aberastasuna ezagutzeko modurik egokienetako bat baita. 2009. urtean egin zen kanpaina alor honetan egindako zazpigarrena izan zen.
Ikerlanaren helburua paseriformeen hegazti-taldearen migrazioek dituzten ezaugarriak ezagutzea eta kanpainaz kanpaina izan duen eboluzioa ezagutzea da, eta helburu zehatzago modura, maila globalean mehatxatuta dagoen ur-benarrizak (Acrocephalus paludicola) Salburua migraziorako igarobide gisa erabiltzeko dauden aukerak baloratzea.
2009an hainbat eraztunketa-puntu kokatu ziren hezeguneetan, bertan existitzen diren giro nagusietan, eta zenbait puntu zehatzago paseriformeen talde espezifikoak harrapatzeko, esaterako hirudinidoak (enaren familia) eta limikoloak.
Lanaren emaitza gisa, 50 espezietako 3.366 hegazti harrapatu ziren. Besteak beste, 2.844 eraztun jarri ziren (harrapatutako ale guztien %84,5) eta aurretik jadanik eraztuna zuten 502 ale harrapatu ziren, 31 espezietakoak. Azken hauetatik 24 alek eraztuna beste toki batzuetan jarrita zeukaten.