eues

Albistea

Salburuko hezegunea ornitologiako turismo-sare batean sartuko da

Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 'Birding Euskadi' ekimena elkarlanean abiaraztea erabaki dute. Ekimen berriak natura-turismoa sustatzea du helburu, batik bat hegaztien behaketari dagokionez. Gasteizen, horrelako jarduerak Salburuko hezegunean egingo dira.

Birding Euskadi sareak hegazti-fauna interesgarriak dituzten Euskal Herriko inguruneak hartzen ditu barne. Sarean sartzeko, gainera, kalitatezko turismo-gune bihurtzeko moduko baldintzak ere izan behar dituzte, Salburuko hezeguneak bezala. Horrela, turismo espezializatua erakarriko duen ornitologia-sarea sortuko da.

Vitoria-Gasteizen Ataria izango da turistei behaketa-eremuei buruzko informazioa emateko ardura hartuko duen gunea.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala