Salburuko eta inguruetako ugaztunen komunitatearen kontserbazio-egoeraren berrikuspena
CEAk agindutako azterlan honi esker, ziklo biologikoa Salburuan eta bere ingurunean betetzen duten ugaztun espezieen egungo egoera ezagutu ahal izan da. Lortutako emaitzak 2002. urtean egindako antzeko azterlan batekin alderatu da, ugaztunen esparruan Salburuan egon den eboluzioa analizatzeko.
Azterlanak informazio xehea eskaintzen du analizatutako espezie bakoitzerako, baita Salburuan dauden ugaztunen komunitate bakoitzerako ere. Esan bezala, 2002. urtean aurkitu zen egoerarekin alderatu dira datuak. Horrez gain, aztertutako arearen balorazioa egin da aurkitutako espezieen eta bertan dauden biotopoen arabera, eta baita balorazio orokorra ere.
Azkenik, kudeaketa, kontserbazio eta hobekuntzarako neurri-sorta bat proposatu da, Salburuko ugaztun-faunaren kontserbazio-egoera hobetzeko hainbat iradokizun jasotzen dituena, eta jarraipen-proposamen bat ere egin da.
Revisión del estado de conservación de la comunidad de mamíferos del entorno de Salburua (gaztelaniaz, 1,17 MB)