eues

Albistea

Salburuko apoarmatuak ezagutzeko ikerlana

Ikerlan hau 2008. urtean egin zenaren jarraipen modura planteatu da. Bere helburua Salburuko hezeguneetako apoarmatuek dituzten habitat-lehentasunak eta haien banaketa ezagutzea izan zen. 2008ko ikerlanean ikusi zen Arkautiko eta Betoñuko urmaelen ubide zaharrak zirela apoarmatu exotikoek zein bertakoak nahiago zituzten habitatak. Hori dela eta, 2009ko denboraldian zehar habitat horrexetan egin ziren apoarmatuak aurkitzeko lan intentsiboak.

Lanean zehar apoarmatu korrontezalearen (M. leprosa) 15 ale harrapatu ziren, horietatik 14 lehen aldiz, eta 4 taxoi ezberdinetako apoarmatu exotikoen 5 ale. Apoarmatu korrontezaleak markatu egin ziren eta ingurune naturalean askatu ziren, eta apoarmatu exotikoak Martiodan dagoen Fauna Berreskuratzeko Zentrora eraman ziren.

2002. urtetik aurrera bildu diren datuen analisiak iradokitzen dutenez, apoarmatu korrontezalearen Salburuko populazioa aktiboa da ugalketaren aldetik eta bere jatorria naturala da. Parkean harrapatutako apoarmatu exotiko gehienak, berriz, eme helduak dira; beraz, ezinbestekoa da ale hauek natur ingurunetik ateratzeko lanekin jarraitzea, eta aldi berean ingurumen-hezkuntzako ekintzak egiten jarraitzea herritarrek ez ditzaten espezie exotikoak askatu.

Bigarren kanpaina Salburuko parkeko apoarmatu autoktonoen populazioak ezagutzeko eta apoarmatu exotikoak kontrolatzeko. 2009. urtea (gaztelaniaz, 1,56 MB)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala